ASTEKO KRONIKA.

(2014ko uztailaren 9an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            Emakumezko jokalarien Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatu da, Santurtzin (Bizkaia).

 

            Bi multzotan liga jokatu ondoren, finala hiru jokalarik jokatu dute. Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra (1.838) nagusitu da (iaz bezala), 2 puntuz. Bigarren, Daniela Velte gipuzkoarra (1.765) izan da, puntu batez. Hirugarren, Oihana Gonzalez Etayo nafarra (1.796) geratu da, 0 puntuz.

 

            Laugarren, Cecilia Perez Sodupe gipuzkoarra (1.400) izan da, 2 puntuz. Bosgarren, Romina Rodriguez Redondo bizkaitarra (1.552), puntu batez. Seigarren, Wei Li arabarra (elorik gabekoa), 0 puntuz.

 

            Hasieran zortzi jokalari izan dira, baina postuak zehazteko azkeneko fasean 6 soilik.

 

90 minutuko partidak izan dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr139462.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunean.

 

         2014ko UZTAILEKO FIDE ELOA.

 

            Magnus Carlsen norvegiarra buruan dago berriz ere, 2.877 puntuz. Bigarren, Levon Aronian armeniarra, 2.805 puntuz. Hirugarren, Alexander Grischuk errusiarra, 2.795 puntuz.

 

            Laugarren postuan Fabiano Caruana italiarra dago, 2.789 puntuz. Bosgarren tokian Hikaru Nakamura estatubatuarra jarri da, 2.787 puntuz, Viswanathan Anand eta Vladimir Kramnik gainditu ondoren. Seigarren, Sergei Karjakin errusiarra kokatu da, 2.786 puntuz, Anand, Kramnik eta Veselin Topalov atzean utzita. Zazpigarren, Viswanathan Anand indiarra dugu, 2.785 puntuz.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEKOA.

 

            Jokalari beteranoen selekzioen Munduko Xake Txapelketak.

 

            Lituaniako Vilnius hirian jokatuko dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda izanen dira. Selekzioek 4 jokalari eta ordezko bat izanen dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin beharko dituzte. 30 minutu gehiago izanen dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago izanen dute.

 

            Txapelketa irekian, 65 urtez gorakoak arituko dira alde batetik eta 50 urtez gorakoak bestetik. Emakumezkoen selekzioetan 50 urtez gorakoak arituko dira. Sariak izanen dira lehenengo hiru selekzioentzat.

           

         EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEN ARI DENA.

 

            Emakumezkoen Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 6an hasi zen eta 17an amaituko da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izanen dira. 40 jokaldi egiteko 90 minutu dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik, jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jasoko ditu. Orotara, 60.000 euro banatuko dira sarietan.

 

            Hiru txanda jokatuta, 3 puntuz hiru jokalari daude: Natalia Zhukova ukraniarra (2.451), Nana Dzagnidze georgiarra (2.541) eta Lilit Mkrtchian armeniarra (2.446). 2’5 puntuz 18 jokalari ditugu: Elisabeth Paehtz alemaniarra (2.456), Mariya Muzychuk ukraniarra (2.521), Cristina-Adela Foisor errumaniarra (2.383), Monika Socko poloniarra (2.462) eta 14 jokalari gehiago.

 

            2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Arrigorriagako Abusuko XVIII. Xake Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 24tik uztailaren 3ra jokatu da, 7 txandatan, Arrigorriagako Abusu auzoan (Bizkaia).

 

            2.231 FIDE eloko Paulo Alberdi Sololuce bizkaitarrak irabazi du, 6 puntuz. Bigarren Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra (2.258) izan da, 5’5 puntuz. Hirugarren, Alvaro Diaz Herrero bizkaitarra (2.163), 5’5 puntuz.

 

            Ondoren sailkatu direnak: Xabier Barbazan Bilbao bizkaitarra (1.855, 5’5 puntu), Joseba Llano Olabarrieta bizkaitarra (1.921, 5’5 puntu), Carlos Nava Pereda bizkaitarra (2.276, 5 puntu) eta Alex Rodriguez Gonzalez bizkaitarra (1.982, 5 puntu). Orotara, 46 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr138710.aspx?lan=1&art=1&rd=7&wi=984&turdet=YES” webgunea.

 

            Arrigorriako Abusuko partida azkarretako Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 5ean jokatu da, 8 txandatan, Arrigorriagako Abusu auzoan (Bizkaia).

 

            2.287 FIDE eloko Carlos Nava Pereda bizkaitarrak irabazi du, 6’5 puntuz. Bigarren David Martinez Pelaez bizkaitarra (1.956) izan da, 6’5 puntuz. Hirugarren, Alain Prieto Aranguren bizkaitarra (2.211), 6 puntuz.

 

            Ondoren sailkatu direnak: Carlos Berdote Alonso gipuzkoarra (1.815, 6 puntu), Ibon Martin Etxeandia bizkaitarra (2.155, 5’5 puntu), Jon Fernandez Bonet bizkaitarra (1.807, 5’5 puntu) eta Alexander Gonzalez Turza bizkaitarra (1.911, 5’5 puntu). Orotara, 37 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr138883.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.

 

            JOKATZEKOAK.

 

            Santurtzi Jaietan Xakeko XI. Jaialdia.

 

            2014ko uztailaren 12an (larunbata), 5 minutuko Xake Txapelketa jokatuko da, goizeko 11etatik aurrera. Santurtziko Udaletxea eta Dorre Etxearen tarteko oinezkoentako pasabidean jokatuko da.

 

Informazioa: “http://clubajedrezsanturtzi.blogspot.com.es/2014/06/xi-festival-de-ajedrez-el-carmen-2014.html” webgunea.

 

            Barakaldoko Karmenak Tximista Xakeko IV. Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 13an (igandea), 5 minutuko Xake Txapelketa jokatuko da, goizeko 11etatik aurrera, Clara Campoamor izeneko tokian. Barakaldo Xake Taldeak antolatzen du.

 

            2013an, III. Txapelketa Koldo Urbieta Gabancho bizkaitarrak irabazi zuen.

 

Informazioa: “http://www.xakeweb.com/foro/viewtopic.php?f=2&p=25577” webgunea.

 

2014-07-09.

Iturria: Internet.